Learning by doing: Kzliburutegi@rekin-erako proiektua prestatzen
7 junio 2010 at 12:20 PM 5 comentarios
Maiatzaren bukaeran, kzliburutegi@rekin, udal liburuzainentzako prestakuntza aurreratu digitalaren bigarren zikloa itxi zen.
Landu ditugun bi moduluetan, gure liburutegietako lanerako probetxu handikoak izan daitezkeen tresna ezberdinak ikusi eta erabili ditugu.
Gogoratzen duzuen modura, prestakuntza plan honen helburua liburutegi publikoetako profesionales trebakuntza lortzea da. Gaitasun digitaletan trebakuntza lortzea, honen bidez Internet-en editatu eta publikatu ahal izateko, honela gure liburutegiak Internet-en zein sare sozialetan kokatu ahal izateko.
Orain, urrats bat aurrera emango dugu eta teoriatik praktikara pasatuko gara, dakizuenez, learning by doing (eginez ikasi). Honela, prestkuntza planean parte hartu duen bakoitzak proiektu bat aurkeztu beharko du. Lehendabiziko fase honetan proiektuaren deskribapena eskatzen dizuegu soilik, honen gauzatzea ondorengo etapetan etorriko baita.
Proiektua bakarka edota taldeka egin daiteke, pertsonak ezberdinek edota liburutegi ezberdinek osatuta. Ikuspegiari dagokionez, liburutegia parte den komunitateari zuzenduta egon daiteke, edota orokorrean lanbideari zuzenduta –araudia, prozesuen hobekuntza, etab.-
Gaiari helduz, bururatu ahal zaizkigun banakako ekintzez gain, beti ere gure eremuarekin harremana izanik, honako gai-multzoak proposatzen dizkizuegu:
-Euskara sare sozialetan
-Ahozko tradizioa
-Geolokalizazioa-azpiegiturak, udalerriarentzako intereseko datuak, etb.-
-Katalogazio bibliografikoa
Proiektua datorren ekainaren 17a baino lehen aurkeztu beharko da, izan ere ekainaren 18an proiektuen ebaluazioari ekingo baitzaio.
Proiektuaren aurreneko fase honen koordinatzailea David Sánchez Bote izango da www.liburutegiak.wikispaces.com bidez.
Entrada archivada en:prestakuntza, TICs. Etiquetas:liburutegiak.
5 comentarios Añade el tuyo
Deja un comentario
Trackback este articulo | Suscríbete a los comentarios vía RSS Feed







1.
Jokin | 7 junio 2010 a las 1:03 PM
Ez daukat oso argi zein den mamia. Gauzak egitea egitearekin batera ikasteko ? Geuk hemen Erandion frankamente kontu baten gaude buru belarri sartuta eta ez dut uste fundamentozko ezer egin ahal izango dugunik .
2.
topalekua | 8 junio 2010 a las 2:35 PM
Bai, Jokin, gure kasuan teknologia edo programa bat menperatzeko, erabili behar da. Klasera joaten bagara, baina gero ez badugu inoiz RSS, edo bestelakoak erabiltzen, ziur asko ahaztuko zaigula. Beraz, inportanteena da ikasitakoa erabiltzea, eta kasu honentan, nola¿?, ba liburutegietarako proiektua lantzen. Eta proiektu hori garatzeko ziur ikasitako zenbait programa edo softwerra erabiliko dugula.
Dena den “learning by doing” metodologiari buruz Interneten topa ditzakezu erreferentziak
Ondo segi,
3.
Jokin | 8 junio 2010 a las 4:48 PM
Uste dut honi buruz artikulu hau interesgarria izan daitekeela :
http://www.documentalistas.org/colaboradores/firmas/p3/jm_aldanondo41.php
4.
topalekua | 8 junio 2010 a las 9:31 PM
Bai, oso interesgarria.
5.
Kzliburutegi@rekin proiektua « Liburutegiak Topaleku | 27 julio 2010 a las 1:42 PM
[...] gero, ikastaroetara joan diren guztiek proiektu bat aurkeztu behar zutela. Proiektu honen helburua, aurreko post-ean azaltzen zen moduan, prestakuntzaren ibilbidean ikusitako tresna ezberdinak erabiltzen ikastea da. [...]