Kzliburutegi@rekin proiektua
27 julio 2010 at 1:42 PM Dejar un comentario
Kzliburutegi@rekin prestakuntza planaren barruan aurreikusten zen bigarren maila bukatu eta gero, ikastaroetara joan diren guztiek proiektu bat aurkeztu behar zutela.
Proiektu honen helburua, aurreko post-ean azaltzen zen moduan, prestakuntzaren ibilbidean ikusitako tresna ezberdinak erabiltzen ikastea da.
Parte hartu duten hainbat liburutegik proketua bidali dute jada, eta David Sánchez Bote-k erantzun die aurkeztutako memoria egokia den edota aldaketarik behar duen.
Uda garaian murgildurik gaude eta pixkanaka-pixkanaka oporrak hartuko ditugu, eta gurekin batera proiektuak ere bai.
Honela, aurkeztutako proiektuen hasiera irailerako utziko dugu. Soilik, kontuan hartzeko gai batzuk:
1. David Sánchez Bote-ren tutoretza mantenduko dugu
2. Proiektuen garapenean aurkitzen ditugun zalantza orori irtenbidea bilatzeko laguntza teknikoa izango dugu.
3. Hirugarren mailako prestakuntzara pasatu ahal izateko ezinbestekoa izango da proiektuaren fitxa eta baliozkotzea izatea.
Atsedena J hartzeko garaia heldu denez, irailean, indarberritu ostean, Kzliburutegi@rekin proiektua berrartuko dugu.
Gogoratu, wiki-a eta blog-a proiektua eta ikastaroen gaineko komunikazioetarako oinarrizko tresnak direla. Ondo pasa oporretan!!! J
Entry filed under: 2.0, prestakuntza. Tags: prestakuntza.







Trackback this post | Subscribe to the comments via RSS Feed