Sare sozialen kolonizazioaren adibide bat

13 diciembre 2010 at 2:19 PM Deja un comentario

Zalea izan ez arren, kirol emankizun batzuk web-aren bitartez jarraitzea gomendatzen dizut. Eta horrela egiten dut, Facebook Connect –en bidez web hauetan identifikatzea eta parte hartzea posiblea dela ikus dezazun; honen bidez, lasterketa, partida, etapa, etab. orri berean beste pertsonekin komentatu daitekelarik. Egoera aztertzeko, hurrengo argazkia ikus dezakezue. Honela, La Sexta-ko web orrian telebistan ematen ari diren emankizun bera ikus dezakezu (irudia eta soinua) eta, gainera, zure Facebook-eko identitatearen bidez, beste batzuekin mintzatu zaiztezkeen foro/txat bat daukazu (erabilera horren beste adibide argia hauteskunde gauetan egunkarien orrialdeetan ematen dena da).

Lasterketa bat web-aren bidez ematea, suposatzen dut jende gehiagorengana heltzeko egiten dela. Herrialde batetik kanpo edota lanean ari diren pertsonek lasterketa zuzenean ikusteko aukera izateko modu bat da. Foro edota txat bidez iruzkinak egiteko aukera gaineratzea hedabide berri honen eragingarri bat gehiago da. Izan ere, lasterketari buruzko iritziak, apostuak, ideiak, etab. partekatuz dibertigarriagoa bihurtzen da lasterketa bera. Etxe azpiko tabernara jaistea bezalakoa da, baina abantaila bat duelarik: etxetik edota lanetik egin daitekela.

Facebook-en bitartez identifikatzeak, La Sextan profil berririk ez sortzea edota altarik eman behar ez izatea suposatzen du. “Zure Facebook kontuaren bidez konekta zaitez” dion botoia sakatu eta segundu batzuren ondoren parte hartzeko prest zaude. Edozeinek zure izenaren gaineak klik egin eta Facebook-eko profila ikus dezake (edo gutxienez horren alde publikoa). Honen ondorioz sortzen diren iritziak, pertsonalagoak dira telebista kate horren orrian egindako berehalako profil baten agertutakoak baino.

Hau da aurreko post-ean sare sozialen kolonizaziotzat jotzen nuenaren adibide bat, eta ondorioz gertatzen ari denaren azterketa labur bat egitea zilegi da. Orokorki, era honetako esperientziek, ez dute internautengan balio gehiegirik sortzen, batez ere, hizketaldian zehar spam eta troll gehiegiren presentzia dela eta.

Hala ere, nire iritziz, 1F-ko lasterketaren kasuan baliozko hizketaldiak sortu ez izanaren gakoa zera da: ildo beretik zeuden interes ezberdinetako bi kolektibo gutxienez, elkarri eragiten saiatu izan zirela. Batetik, lasterketaren gaineko iruzkinak txantxetan egiten zituztenak, gidarien eta lasterketa egoeraren inguruko bromak eginez, ligatzeko gazte itxura eskainiz. Bestetik, aldiz, iritzi serioagoak erantsi nahi zituztenak; estrategien gainean, gidarien gaitasunen gainean edota teknologien gainean arituz. Egia esan, batak besteari traba egin zioten, eta kasu batzutan euren artean oldartu egin ziren.

Hau honela izatea logikoa da. Facebook-en, orotarikoen sare adibidea, pertsonen profila oso desberdina da. Beraz, hauetariko talde bat bereizi gabe gertaera, produktu edota zerbitzu baten inguruan konektatzen badugu, gerta daitekeena da desadostasunak azaleratzea, guztien arteko parte hartzearen ondorioz bilatzen diren helburuei dagokionez. Izan ere, ez da nahikoa gizabanakoak konektatzea, bateratzen jakin behar da. Nola egin zezakeen La Sextak? Aztertu ahal zuen aukera bat taldeena da. Facebook-en bidez konektatzerakoan zu zaren Facebook-en talde bateko partaideen arteko hizketaldia osatzeko aukera eskainiko balu dena errazagoa litzateke. Nire ustez, pertsonak taldeak osatuz eta kudeatuz autoantolatuko ziren, eta honek spam eta troll-en arazoaren amaiera ekarriko luke, partaideek kanporatuko bailituzkete. Egoera perfektua zera litzateke: hizketaldi orokorra edota zure taldekoa jarraitzeko aukera zuk zeuk izatea. Garrantzitsua litzateke, hizketaldi orokorrean gizabanakoak zein taldeko partaide diren jakiteko aukera izatea, hartzaileek zeinekin konektatu nahiko luketen identifikatzeko asmoz.

Azken finean, geroz eta ohikoagoa izango da gure guneetako partaidetza sare sozial baten bitartez baldintzatua egotea. Honek, gauzak erraztuko dizkigu (ez gara erabiltzaileen kudeaketa teknikoaz arduratuko), baina, bestalde, gure bisitarien gaineko informazioa gordetzeko ahalmena murriztuko digu (nahiz eta gure orrian bistaratu, ekintza informazio guztia erregistratuta geratuko den beste leku baten gertatzen ari da).

(David Sánchez-Bote; Unai Cuevas-ek euskaratua)

About these ads

Entry filed under: TICs. Tags: .

Un ejemplo de la colonización de las redes sociales Orain dela urte bat aurkeztu zen Kzliburutegi@rekin: cumple un año

Deja un comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed


Egutegia / Calendario

diciembre 2010
L M X J V S D
« nov   ene »
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Twitter

Translate this blog

Erlazionatuta proeiktuak / Proyectos relacionados

Archivo del blog

Feeds

Argazkiak / Fotos

Bibliothèque de la Part-Dieu (24)

Bibliothèque de la Part-Dieu (23)

Más fotos

EIPS/RLPE en Facebook


Seguir

Recibe cada nueva publicación en tu buzón de correo electrónico.

%d personas les gusta esto: