Kulturklik: Euskadiko liburutegi publikoetara irekitako leihoa

19 abril 2010 at 3:44 PM Deja un comentario

Pasa den apirilaren 14an, Kzliburutegi@rekin prestakuntza planaren barruan, “web soziala liburutegiaren komunikazio estrategia global”-ari buruzko tailerra eman zen Eibarren. Honetan, Euskadiko liburutegi publikoetako hainbat profesional bilduko zirela aurreikusirik,  Kulturklik–eko taldea gonbidatu zen euskal kulturarekin erlazionatutako proiektua aurkezteko.

Lorena Fernández-ek eta Txetxu Barandiaran-ek ongi asko azaldu zituzten euskal kulturaren atari honen helburuak. Egitasmoa zer den, zeintzu helburu dituen, zein plataforma teknologiko erabiltzen duen, zeintzu publiko ezberdin dituen eta liburutegientzako zergatik izan daitekeen interesgarria era atseginean azaltzeagatik eskerrak eman nahi dizkiegu.

Kulturklik proiektuaren hastapenetan blog honetan KULTURKLIK: liburutegiek interneten presentzia gehiago izateko beste aukera izenburuko sarrera idatzi genuen.
Baina orain, Kulturklik, 2010eko martxoaz geroztik, jendaurreko aurkezpena egin zutenetik, errealitate bat da. Software libreko wordpress tresnaren bidez eraikitako biltegi honek, euskal kulturaren erreferente izateko asmoa du. Eta kulturaz ari bagara, liburutegiak ezin dira kanpoan geratu. Nire ustez liburutegientzako interesgarria da arrazoi ezberdinengatik:

1. Liburutegiek era ezberdinetako ekintza interesgarriak antolatzen dituztelako eta horiek Kulturklik-eko agendan agertu ahal direlako, euskal kulturarentzako erreferente izan nahi duen agendan.
Honetaz gain, liburutegiek ezagutza, edukiak eta albisteak sortzen dituztelako eta beraz, Kulturklik oinarritzen den lau ardatzetan lekua izan dezaketelako: agenda, ezagutza, edukiak eta albisteak.

2. Kulturklik biltegi bat delako eta liburutegiek euren ekintza edota albisteak bidaltzerakoan, hauen hedapenaz gain, beste profesionalentzako praktika zuzenen eredu bihurtzen direlako.

3. Liburutegiek Kulturklik-en biltzen diren hamabi zeharkako gaietako bat osatzen dutelako. Honela, Euskadiko liburutegien jarduera momentuoro jarraitzea errazagoa eta azkarragoa da.

4. Edukien sindikatzeagatik (RSS), joan eta etorriko bidaia, izan ere interesatzen zaizkigun albiste, eduki edota etiketen harpidetza egitea uzten baitigu. Eta era berean, gure blogetan, web-orrietan etab.-etan sortzen ditugun edukiak, Kulturklik-en zuzenean gaineratzea ahalbidetzen du.

Publikoei buruz hitzegiterakoan, begiluze, berritsu eta propositiboen sailkapen hori gustatu zitzaidan. Uste dut batzutan guztien arteko nahasketa bat garela inolako kontraesanean sartu gabe, izan ere, beharrezkoa baita ikusi, entzun, hitz egin…eta ondoren proposatu.
Liburutegi zerbitzuan propositiboak izaten saiatzen gara. Beraz, interesgarria iruditzen zaigun zerbait dugunean Kulturklik-en egongo gara. Eta zuen liburutegiak?

Entry filed under: ikusgarritasuna. Tags: .

Kzliburutegi@rekin: prestakuntzaren bigarren zikloa Kulturklik: una ventana abierta a las bibliotecas públicas de Euskadi

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed


Egutegia / Calendario

abril 2010
L M X J V S D
« Mar   May »
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  

Translate this blog

Erlazionatuta proeiktuak / Proyectos relacionados

Archivo del blog

Feeds

Argazkiak / Fotos

EIPS_Gaintza

EIPS_ZiortzaBolibar

Más fotos

EIPS/RLPE en Facebook


A %d blogueros les gusta esto: