Guztion sormenarekin euskara aurrera sarean

16 julio 2010 at 12:29 PM 5 comentarios

Sortu, berrerabili eta partekatu. Azken finean hauxe da egin behar dena euskarak sare sozialetan bere lekua izan eta, ahal den heinean, hedatu ahal izateko. Hau izan zen pasa den uztailaren 12 eta 13an, Donostiako Miramar Jauregian, “Euskara 2.0” Uda Ikastaroan atera zen ondorio nagusietako bat.

Euskarak, egun hain arin hedatzen ari diren sare sozialetan, aurkitu ditzakeen oztopo guztiak erronka bihurtzen dira Interneten eta horregatik edukiak sortu beharra dago. Kasu honetan, kalitatea baino kantitatea izango litzateke garrantzitsuagoa. Hasierako fase baten bai behintzat.

Ildo honetik, gauzak egin ahala hobetuz joango dira, beti ere, aurretik aipatutako berrerabilpenaren ideia martxan jartzen bada. Sorkuntza lan honetarako, Internetek hainbat doako tresna eskaintzen ditu. Ezagutu, menperatu eta landuz gero aukera izugarriak ematen dituela konturatuko gara.

Honela, kontutan izan behar da sarean ez dela existitzen hizkuntza minoritariorik baizik eta erabilpen gehiago edota gutxiago duten  hizkuntzak. Horregatik sorkuntza da gakoa. Ekoiztu beharra dago. Eta, era berean, guk sortutakoa kontsumitzearen aldeko apustua egin, besteek egindakoa kontsumitzerakoan gure hizkuntzaren etorkizuna kolokan jartzen delako.

Gainera, ez da sekulako proiekturik eskatzen, gauza txikiekin ere, gauza handi asko lor daitezkeelako.

Hainbat arlo daude jorratzeko eta hainbat tresna eskuragarri. Ekin diezaiogun bideari. Ahal dugun heinean, sortuz. Ahal dugun heinean, euskaraz.

 (Unai Cuevas Arano, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi zerbitzuaren teknikaria)

Informazio gehigarria:

Entry filed under: 2.0. Tags: , .

Zentralbibliothek der Bücherhallen Hamburg Proyecto Kzliburutegi@rekin

5 comentarios Add your own

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed


Egutegia / Calendario

julio 2010
L M X J V S D
« Jun   Sep »
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

Translate this blog

Erlazionatuta proeiktuak / Proyectos relacionados

Archivo del blog

Feeds

Argazkiak / Fotos

EIPS_Gaintza

EIPS_ZiortzaBolibar

Más fotos

EIPS/RLPE en Facebook


A %d blogueros les gusta esto: