Blogean idazteko zenbait aholku

29 septiembre 2010 at 12:41 PM 1 comentario

Blog bat idaztea zaila da hainbat urtetan web kontuetan aktore pasiboak izan garela kontutan izanik. Eta blogaz gain beste hainbat gauza izan daitezke, izan ere, egun Interneten garrantzi gehien emango diguten ekintzak proaktiko izatearekin lotuta baitaude.

Idazteko ez dago errezeta magikorik; gakoa lotsa galtzean datza, aldez aurretik idatziko duguna perfektua izango ez dela jakitean, baina hala ere, hor kanpoan dagoen norbaitentzat ineteresgarria izan daiteke. Hau da abiapuntua, baina zuekin aholkutxo batzuk konpartitu nahiko nituzke blogaren esperientzia ahalik eta positiboena izateko.

  • Ohikoena zer esan ez jakitea da, zer idatziko dut nik gaur?galdera arrunta da blogari askoren artean. Zerbait idatzi ahal izateko irakurtzea ezinbestekoa da. Iturri interesgarri batzuk identifikatzen saiatu zaitez eta haietara harpidetu. Irakurritakoan, pentsa ezazu zeintzu ikuspuntu berri gaineratu ditzakezun edota nola osatu dezakezun. Irakurketa hausnarketarako eta ondoren idazteko erabili.
  • Beste orrialdetara bideratzen dituzten estekak egin. Zure bloga informazio garrantzitsurako sarrera bihurtzea, zuen irakurleen begiekiko balio garrantzitsua da baita ere.
  • Eduki multimedia ugari txertatu (argazkiak, bideoak, aurkezpenak, etab.). Gizakiok errazago kontsumitzen dugu era honetako edukia idatzitako testuarekin alderatuz gero.
  • Idazkera ere garrantzitsua da, zaindu ezazu zure ortografia eta estilo zuzena eta erraza erabili.
  • Blogosferan parte hartu, beste pertsonen, erakunde etab.-en orrialdetan iruzkinak egin. Besteek zure etxea bisitatzeko modurik egokiena lehendabizi zuk besteona bisitatzea da.
  • Espezialitate-arloa bila ezazu, ez saiatu gai berdinaren milagarren bloga egiten. Zure gaiaren inguruan ezberdina den eta beste pertsona batzuk egiten dutenarekin osagarria den zerbait bila ezazu.
  • Aurrekoarekin lotuta, beharrezkoa da norentzat idazten duzun jakitea, izan ere, horrela bakarrik jakin dezakezu zeintzu eduki zehatz interesatzen zaien. Pantailaren bestaldean nor egon litekeen pentsatu al duzu?
  • Estilo pertsonala erabil ezazu, garrantzitsua baita publikatzen denaren atzean pertsona bat dagoela nabaritzea. Komunikazio urrun, aseptiko, hotz eta instituzionalizatuaren garaia igaro da; zu izan behar zara.
  • Aldizka idatz ezazu, ez duzu eguenero egin behar baina komeni da nolabaiteko jarraitutasuna izatea (astean behin?)
  • Post luzeak ekidin, pertsonok ez dugu denbora gehiegi izaten eta Testua luzeegia iruditzen bazaigu post-a diagonaletik irakurtzera pasatuko gara.  

Hauek dira aholku batzuk (nik beti betetzen ez ditudanak baina hobeto blogeatzeko baliagarri iruditzen zaizkidanak) besterik bururatzen al zaizue?

(David Sánchez-Bote; Unai Cuevas-ek euskaratua)

Entry filed under: 2.0, TICs. Tags: .

Algunas ideas para escribir blogs Curso: Biblioteca y propiedad intelectual en la era digital

1 comentario Add your own

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed


Egutegia / Calendario

septiembre 2010
L M X J V S D
« Jul   Oct »
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

Translate this blog

Erlazionatuta proeiktuak / Proyectos relacionados

Archivo del blog

Feeds

Argazkiak / Fotos

EIPS_Gaintza

EIPS_ZiortzaBolibar

Más fotos

EIPS/RLPE en Facebook


A %d blogueros les gusta esto: