Parte-hartzea, zaila baina posiblea

13 octubre 2010 at 11:54 AM 1 comentario

Gai indartsua parte-hartzearena. Izan ere, denok dakigu jada nola banatzen den jarrera hau web-eko bizilagunen artean (edo bestela begiratu ezazu post honekin batera datorren grafikoa).

Bai, gehiengoa lurker gisa definitu daiteke. Alegiazko komunitateen inguruan, beste pertsonek egiten dutena kontsultatu baina euren edukiekin aktiboki laguntzen ez dutenei deritze.

Honela, zure blog-a edota zure wiki-a hainbat pertsonak irakurtzen duela nabarituko duzu, baina horietariko gutxik iruzkindu edota osatuko duela, zergatik ez du parte hartzen gehiengoak? Honetarako azalpen ugari daude, izan ere, guk 25 identifikatu ditugu, baina ni birekin geratzen naiz: lehenengoa autoestimu edota lotsarekin lotuta dago. Nahiko uzkur sentitzen garen ingurunean bizi gara, eta orokorrean, gure ekarpenek baliorik ez dutela pentsatzen dugu. Barregarri geratzeko beldurra edota nahi baino deigarriagoak gertatzearen antzeko zerbait litzateke.

Bigarren arrazoia zer egin ez jakitearen ildotik joango litzateke. Hau da, pertsonak beraientzat ezezagunak diren espazioetan zerbait egiteko sinesgogor agertzen dira, batez ere, beraiengandik zer espero den ez dakitelako. Mindu, izorratu edota nahigabetu dezakeen zerbait egiteko beldurraren eraginez, isilik egotea erabakitzen dute.

Konponbiderik? Gure taldean gai honen gainean luze pentsatu dugu. Zure irakurleei euren iritzia garrantzitsua dela ikustarazi behar diezu, izan ere, igorri behar duzun mezua zera da: “zure iritziak nireak haina balio du”. Iruzkin edota ekarpenak eskertu itzazu, eta duten balioa eta horiengandik ateratzen duzun onura adierazi ezazu. Era berean, zurekin partekatu dutenetik abiatuz, balioa ematen jarraituz saiatu zaitez, oraingoan askoz ere zehatzagoa den ikuspuntu batetik.

Bestalde, zure irakurleengandik espero dituzun gauzen gaineko arrastoak utz ezazu, aldi oro. Egin dezaketenaren gainean segurtasuna ematean dago gakoa, gauza ez egokiak egiteko beldurra kenduz: galderak bota, eztabaidak ireki, laguntza eskatu momentu zehatz batzuetan, etab.

Azkenik, norbaitek zure gunean arrastorik uzteko modurik egokiena, aurretik zuk berean gauza bera egitea da. Elkarrekikotasun edota adeitasun kontu litzateke. Bere web orrian baliodun ekarpenak egiteaz arduratu bazara, hirugarren pertsona hori “behartuta”, edo hobe esanda, “zoratuta” egongo da zure gunera bere harri-koskorra eramateko.

Azken finean, parte-hartzearen kontuak pazientzia eskatzen du. Beraz, nahiz eta hasieran emaitzik lortu ez, ez etsi! Sareak eraikitzeak bere denbora darama.

(David Sánchez-Bote; Unai Cuevas-ek euskaratua)

Entry filed under: 2.0, TICs. Tags: .

Participación, difícil pero posible La biblioteca Juan San Martín de Eibar: una biblioteca centenaria en constante cambio

1 comentario Add your own

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed


Egutegia / Calendario

octubre 2010
L M X J V S D
« Sep   Nov »
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

Translate this blog

Erlazionatuta proeiktuak / Proyectos relacionados

Archivo del blog

Feeds

Argazkiak / Fotos

EIPS_Gaintza

EIPS_ZiortzaBolibar

Más fotos

EIPS/RLPE en Facebook


A %d blogueros les gusta esto: