Sare sozialak, datorkigun etorkizuna

24 noviembre 2010 at 12:23 PM 1 comentario

Ez dakit zein idazlek esan zuen etorkizuna interesatzen zitzaiola bertan denboraldi luzea pasatu nahi omen zuelako. Asmo bera dut, eta gainera, sare sozialen gainean ikertzen eta lan egiten. Horregatik, iradokitzaileak iruditu zitzaizkidan Jeremiah Owyang-en  (http://www.web-strategist.com/blog/2009/04/27/future-of-the-social-web/) ideiak, horien gainean hurrengo urteetan espero genezakenari buruz. Beraz, autore honen ideiei beste batzuk erantsi ondoren, modu sintetikoan, sare sozialak bost etapa edota aro ezberdinetatik igaroko direla espero dezakegu:

•       Harremanen aroa: Aro honen amaieran aurkitzen gara (mundu garatuan, noski).Egun, pertsonen gehiengoak, profila irekita du sare sozialen baten (Facebook, Linkedin, Tuenti…), eta are eta garrantzitsuago oraindik, harremanak eratu ditu horietan (lagunak, kontaktuak, etab.). Egitate hau egiaztatzea erraza iruditzen zait Facebook-en nire lagunen jarduera aztertu ostean. Ikusi dudanez, gehienek kontua ireki dute azkenaldian eta euren jarduera errepasatzerakoan, konturatu naiz gehienbat lagun berriak egiten dituztela eta beraiekin mezuak trukatzen dituztela. Hartu-eman hau, argazki eta bideoetara mugatzen da batez ere.

•       Funtzionalitatearen aroa: Honetan aurkitzen gara bete-betean. Sare sozialean bertan, erabilgarriak zaizkigun aplikazioak gordetzen ditugu. Edo beste modu batera esanda, gure informazioa eta identitatea kudeatzeko baliagarriak diren aplikazioak erabiltzen ditugu. Nire kasuan, adibidez, Facebook-en profilean, ikusten ditudan filmeen edota irakurtzen ditudan liburuen informazioa gordetzen dut. Egun, sare sozial hedatuenak direnentzako era honetako hainbat aplikazio aurki ditzakegu (begirada bat eman nahi badiozue Facebook-i eta LinkedIn-i buruzko direktorioaren helbidea uzten dizuet: Facebook (http://www.facebook.com/apps/) eta LinkedIn (http://www.linkedin.com/static?key=application_directory). Aro honen ezaugarririk adierazgarriena zera da: gugandik asko esaten duten geroz eta profil aberastuagoak osatzen ditugula (zaletasunak, ekintzak, desirak, etab.).

•       Kolonizazioaren aroa: Facebook Connect (http://developers.facebook.com/connect.php) antzeko aplikazioen sakabanatzean oinarritutako aroa litzateke (edota beste sare sozial batzuk sustatutako antzeko irtenbideen bidez). Imagina ezazue, nire kasua jarraituz, liburutegiekin Facebook-eko profilaren bidez konektatu naitekela (ez orain bezala, orri edota webgune bakoitzarentzako erabiltaile espezifikoa eta ezberdina behar dudala). Honek sare sozialaren esperientzia guztia web orri horretara eramatea suposatzen du. Honela, nire lagunek irakurri edota gomendatu dutena ikusi ahal izango nuke eta gaitera, norbait konekatuta balego berarekin txatean aritu era erraz eta azkarrean. Ondorioz, web-aren edozein gune potentzialki soziala bihurtzen da eta hau bereziki garrantzitsua da, izan ere, nabarmen egiaztatu izan denez, pertsonek euren antzekoak direnekin fidatzen dira (http://www.edelman.co.uk/trustbarometer). Beraz, sare sozialek mundu digitalean goazen toki orora lagunduko digute, web espazioaren zatirik handiena kolonizatuz.

•       Testuinguruan kokatzearen aroa: Honetan, web orria esperientzia soziala izateaz gain, erabat pertsonalizatua izatera ailegatuko litzateke. Aurreko adibidea jarraituz, liburutegiak gomendio zehatzagoak egingo lituzke (nik baimena eman ondoren, noski), nik irakurri ditudan liburuen gainean eta nik ematen ditudan balorazioen gainean; honetarako sare sozialeko nire profilean erabiltzen dudan aplikazioa erabiltzen dudalarik.

•       Komunitateen aroa: Fase hau orain arte jarraitu dugun ibilbidearen amaiera izango litzateke. Esta fase más que una era es una conclusión del recorrido que hemos seguido hasta ahora. Web-a esperientzia sozial partekatua eta erabat pertsonalizatua bihurtzen denean, nabarian geratuko da marken eta elkarteen botereak aztera egingo duela, sare sozialen euren bidez antolatutako erabiltzaile-komunitateen erabakitzeko gunea handituz.

(David Sánchez-Bote; Unai Cuevas-ek  euskararatua)

Entry filed under: TICs. Tags: .

Redes Sociales, el futuro que nos espera Un ejemplo de la colonización de las redes sociales

1 comentario Add your own

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed


Egutegia / Calendario

noviembre 2010
L M X J V S D
« Oct   Dic »
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

Translate this blog

Erlazionatuta proeiktuak / Proyectos relacionados

Archivo del blog

Feeds

Argazkiak / Fotos

EIPS_Gaintza

EIPS_ZiortzaBolibar

Más fotos

EIPS/RLPE en Facebook


A %d blogueros les gusta esto: