Blog sare baten WordPress MU erabiltzeko faktore erabakigarriak

21 diciembre 2010 at 2:21 PM 1 comentario

Liburutegi zerbitzuak, gutxi barru, martxan jarriko du wordpress-ekin blogen kudeaketarako plataforma, EJIE-n instalaturik egongo dena. Horregatik, Euskadiko liburutegi guztiak bertan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu. Honelako plataforma batek liburutegiei eskaini ahal dizkigun abantailak aipatuko ditugu jarraian:

Blogger edota wordpress.com bezalako plataformen aurrean, WordPress (berezko zerbitzarian) blogen kudeaketarako plataforma aukeratzeko unean, bi faktore erabakigarri aipatuko nituzke: nortasuna eta askatasuna.

Nortasuna:

  • Erroa konpartitu eta konexioak esplizitatzen dituen sare baten barruan WordPress erabiliz nortzuk garen nabarmentzen da. Blogger eta WordPress.com blog saretzat har daitezke (plataforma partekatzen duten loturarik gabeko blog multzoa esango nuke nik), baina inguru horretan lan egiteak ez digu talde gisa indarra ematen. Zentzua duen zerbaiten parte gara (liburutegi sare bat) eta oso garrantzitsua da erabiltzaileak horrela hauteman dezan

Askatasuna, arrazoi ezberdinengatik

  • Kode askeko programa izanik, gure beharretara egokitu dezakegu
  • Tresnaren aukera orokorrak parametrizatzeko aukera ematen digu
  • Blogaren funtzionalitateak hobetu edota gehiagotzeko hainbat plugin instalatu ditzakegu

o       Hizkuntza anitzeko bloga

o       Inprimaki pertsonalizatuak

o       Sarrera berrietara posta bidezko harpidetza

o       Erabiltzaileei gure edukiak sare sozialetan konpartitzeko aukera emateko botoi ezberdinak

o       Galdetegien sorrera

o       Bideoen argitaratze erraza

o       Etab.

  • Orri mugagabeak sor daitezke (wordpress.com-en ere egin daiteke, blogger-en, berriz, ez)
  • Beste gune batzuetako edukiak integratu ditzakegu (wordpress.com-en mugak ditugu)
  • Zalantzak argitzen laguntzen digun komunitate sendoa dugu atzetik, zalantza berriak (galdetuz) zein besteren batek aurretik izan dituenak aukera izanik (historikoa begiratuz)
  • Zenbait sistemetako edukiak inportatu ditzakegu, datuen bateraezintasun arriskurik gabe
  • Gure blogean jartzeko milaka txantiloi grafiko eta eduki widget ditugu aukeratzeko,
  • Gu beti izango gara gu: noizbait Blogger edota WordPress.com ixten badira berdin zaigu, gure gunearen gaineko kontrola dugu

Entry filed under: TICs. Tags: .

Orain dela urte bat aurkeztu zen Kzliburutegi@rekin: cumple un año Factores determinantes para usar WordPress MU para una red de blogs

1 comentario Add your own

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed


Egutegia / Calendario

diciembre 2010
L M X J V S D
« Nov   Ene »
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Translate this blog

Erlazionatuta proeiktuak / Proyectos relacionados

Archivo del blog

Feeds

Argazkiak / Fotos

EIPS_Gaintza

EIPS_ZiortzaBolibar

Más fotos

EIPS/RLPE en Facebook


A %d blogueros les gusta esto: