Komunitateak: Grial Santua

26 enero 2011 at 3:58 PM Deja un comentario

Denek nahi dituzte komunitateak sortu. Neurri batean, eta kasurik gehienetan, ideia logikoa izan daiteke gure liburutegietarako ere. Hala ere, komunitate batek oinarrizko hiru elementu behar ditu: pertsona talde bat, interes komuna eta harremanetan jartzeko edota komunikatzeko modu bat. Baina, ideia horretatik abiatuz, zerbait erabilgarria eta zentzuduna sortzeko gai izatea beste historia bat da. Elkarte gehienek, ez dakite nondik hasi, eta normalean, egokiak ez diren eztabaida teknologikoekin nahasten dira. Gure bisitariek post baten irakurketa baino gehiago partekatzen dutenaren sentzazioa lortzea, arazo teknikoa baino, arazo antropologikoa litzateke.

Hona hemen, hori lortzeko jarraibideak, lau fasetan antolaturik:

Identifikazioa

  • Helburua: Komunitatearen sustatzaileak garenetik zer lortu nahi dugun ezartzea da eman beharreko lehendabiziko pausoa. Helburua, pertsonek irakurtzen dituzten liburuei buruzko iruzkinak egitea da, liburu berrien erosketa baloratzea, irakurleen artean liburuak gomendatzea…
  • Pertsonak: Zeintzu pertsona edota pertsonen perfil interesatzen zaizkigu gure komunitareko?Helburu ezberdinak perfil ezberdinekin lotu behar al ditugu? Bistakoa denez, oso ezberdina da nerabeei zuzentzea edota nagusiei zuzentzea. Batzuen eta besteen interneten ibiltzeko moduek ez dute zerikusirik
  • Beste komunitateak: Antzeko kide perfil edota helburu dituen beste komunitaterik existitzen al da? Komunitate horiekin elkartu edota elkarlanean aritu gaitezke modu batera edo bestera?

Dinamizazioa

  • Esperientzia erraztu: Nola erantsi al diegu balioa komunitateko kideei? Zeintzu tresna, informazio, etab. eskaini al diegu helburuaren gaineko beren esperientzia aberasteko? Beren sormena landu dezaten, katalogoetara, nobedadeetara edota liburuen kritika profesionaletara sartzeko aukera eman diezaiekegu
  • Lotura erraztu. Parte hartzeko moduak: Edozein komunitateren funtsezko balioa gogo, ideia, helburu, etab. bera duten pertsonen arteko lotura sortzea da. Puntu honetan, komunitateak pertsonen parte hartzea nola bildu dezakeen pentsatu behar dugu, gero, ekarpen horiek elkarren artean lotzeko. Nahiz eta parte hartzeko modu oso “bortitzak” proposatzea tentagarria izan, derrigorrez ulertu beharra dago horiek konpromiso handiagoa eskatzen dutela (emandako denborari dagokionez), erabiltzaileen gehiengoak baztertu ditzakelarik. Konpromiso maila ezberdinetara egokitutako parte hartze modu ezberdinak ezarri behar dira. Beste pertsona batek sortutako zerbait bozkatzea edo horren gainean iruzkina egitea, adibidez, post bat idaztea baino modu errazagoa da. Alabaina, parte hartze minimo hori, konpromiso handiago baten sarrera atea izan daiteke.
  • Lotura erraztu. Parte hartzeko pizgarriak: Pertsonek parte hartu dezaten lortzea ez da batere lan samurra. Laguntzeak, beti ere, ahalegina eskatzen du, eta askotan lotsa bezalako traba psikologikoak gainditzea ere. Beraz, moduez gain, pentsatu behar dugu pertsonak nola motibatu beren ezagueren, ikuspuntuen, etab.-en ekarpenak egin ditzaten. Horretarako, pizgarri mota asko existitzen dira; ukigarriak, estatusarekin harremana dutenak, emozioa, beharra edo zerbaiten tarte izateko zentzua eskatzen dituztenak. Horiengan pentsatzea, eta zuzenenak aplikatzea, garantzi handiko lana da. Une honetan, erabiltzaileak aktiboago bihurtu ahal izateko, beren arteko konpetentzia ona suspertzen duten jokoak edo lehiaketak sortzea pentsatu genezake.

Garapena

  • Entzun: Gure komunitatetik at, seguru hizketaldi interesgarri ugari existitzen direla, nola identifikatuko ditugu eta gure dinamikan sartu?
  • Gure komunitatearen webgune espezifikoa: Komunitateak web-ean duen erreferentzia gunea da (hori bai, ez bakarra). Bertan, aurretik deskribatutako parte hartze dinamikak planteatuko ditugu. Dena den, alegiazko gune hau komunitatearen jardueraren eta bere kideek beste sare sozialetan dutenaren isla izan behar da. Azken finean, diseinu tekonologikoaz ari gara, eta teknologia hori kudeatzen jakiteaz, komunitate bezala garatu nahi ditugun alegiazko ekintza oro bildu ahal izateko.

Kudeaketa

  • Sozializazioa: Giza kolektibo orok, bere bizikidetzarako, sozializazio arau batzuen beharra du (isilekoagoak edota esplizituagoak). Hau, erabaki ezberdinak hartzeko unea litzateke: komunitateko kideak nortzuk izan daitezke, arauak izatekotan zeintzu izan beharko lirateke, rolen identifikazioa, erabakiak hartzeko mekanismoak…besteak beste.
  • Arrakastaren adierazleak: Zeri deritzogu komunitatearen arrakasta? Nola neurtu genezake?

(David Sánchez-Bote; Unai Cuevas-ek euskaratua)

Entry filed under: 2.0. Tags: .

Los números de 2010 EL santo grial: las comunidades

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed


Egutegia / Calendario

enero 2011
L M X J V S D
« Dic   Feb »
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

Translate this blog

Erlazionatuta proeiktuak / Proyectos relacionados

Archivo del blog

Feeds

Argazkiak / Fotos

EIPS_Gaintza

EIPS_ZiortzaBolibar

Más fotos

EIPS/RLPE en Facebook


A %d blogueros les gusta esto: