Hasieratik bukatzen dugu: entzun

8 febrero 2011 at 12:31 PM Deja un comentario

Bai, azkeneko post-a web sozialean aurretik dugun zeregin garrantzitsuenari eskainiko diogu, entzuteari, alegia. Edukia sortzea (testuak, argazkiak, bideoak, etab.) ezinbestekoa da, baina ez gara sareko balioa lortzeko gai izango entzuten ez badugu. Liburuei buruzko, literaturari buruzko, gure herriei buruzko, gure kulturari buruzko… hizketaldia hasi da jada. Partekatu beharreko edukiarekin asmatzeko ditugun aukerak, beste batzuk egiten dutena jakitearen baitan dago. Are eta gehiago, komunitateak sortzeko asmoz beste pertsonekin elkartzeko dugun gaitasuna, beraiek gure etxea bisitatzea baino, guk beren etxeak bisitatzeko ekintzan oinarritzen da.

Baina ez da hain erraza. Sarean dagoen informazio kopurua esponentzialki gehitzen doa, behar duguna bilatu eta aurkitzea “nekaldia” da. Gainera, ez dago gehiegizko informazioaren arazoa “konpontzen” duen neurririk, hala ere, horrekin elkarbizitzeko badaude tresna, praktika eta ideia ezberdinak. Hona hemen, horietariko batzuk:

  • “Soilik beharrezkoa den informazioa” mitoaren erorialdia. Ezin dezakegu eman, ezta guretzako identifikatzen saiatu ere, kontsumitzeko prest dagoen botilan sartutako informazioa. Egungo informazio mundu hau, une honetan zer gertatzen den jakiteko begirada bat ematen diogun ibai handi gisa ikus dezakegu. Logikoa denez, ezin gaitezke denbora guztian ibaia begiratzen egon, informazio ugari konturatu gabe pasatzen delarik. Dena den, honek ez gaitu larritu behar, gustatuko litzaiguken informazio guztia ezin kontrolatzearen zalantza onartu behar dugu.
  • Nahiz eta osotasunean  irtenbiderik gabeko arazoa izan, informazioaren kudeaketan eraginkorragoak izateko neurriak hartzeko aukera dugu. Lehendabizikoa teknologiaren eskutik dator. Web 2.0 delakoan, ez dira bakarrik edukiak sortzeko (blog-ak, wiki-ak, etab.) tresnak garatu, eduki hauek hobeto ikus daitezen bideratutako beste hainbat ere argitaratu dira. Ohiko adibideak, RSS formatuak eta folksonomia dira. Roberto Carreras-ek beste tresna batzuen bilketa osoa egin du helburu berdinarekin.
  • Geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari den beste jarduera bat geruzen bidezko informazioaren kudeaketa da. Hau da, informazio iturri guztiek ez dutela lehentasun berdina eta horregatik geruzatu egiten ditugu. Geruza bakoitzari dagozkion segimendu tresnak, kontsulten arteko aldiak, irakurtzeko era, etab. ezberdinak izan behar dira.
  • Kontzeptuei egindako segimenduak, informazio iturriei egindakoak baino geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari da. Bilaketen hobekuntzarekin eta automatizazioarekin (adibidez, technorati edota google blog search-en bidez egindako bilaketa baten edo del.icio.us-en egindako etiketa baten sindikatzea), informazio iturri batek igor dezakeen informazio garrantzitsu batera heltzeko egoeran egon gaitezke, hura espresuki ikusteko beharra izan gabe.
  • Baina zalantzarik gabe, gakoa, informazio ugaritasunaren arazoari, partekatutako prozesu sozial bezala aurre egitean datza. Bereziki, kezka eta helburu berdinak izanik gure sarea osatzen duten pertsonen bilaketa, gogoko, irakurketa, gomedio, iruzkin, etab-etan sostengua bilatzeak, informazioaren ur emaritsuen inguruan begi gehiago izateko aukera eskaintzen digu. Ikastaroan ikusiko dugun gaietako bat, gure inguruan talde adimenaren mekanismo horiek nola sortu izango da.

Atal hau, mota honetako proiektu baten amaiera ederra izan daiteke. Nola aritu gintezke elkarlanean gure inguruan gertatzen dena modu eraginkorragoan ikusi ahal izateko?

( David Sánchez-Bote; Unai Cuevas-ek euskaratua)



Entry filed under: TICs. Tags: .

Acabamos por el principio, escuchar

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed


Egutegia / Calendario

febrero 2011
L M X J V S D
« Ene    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28  

Translate this blog

Erlazionatuta proeiktuak / Proyectos relacionados

Archivo del blog

Feeds

Argazkiak / Fotos

EIPS_Gaintza

EIPS_ZiortzaBolibar

Más fotos

EIPS/RLPE en Facebook


A %d blogueros les gusta esto: