Posts filed under ‘liburutegiak’

Parte-hartzea: kontuz desiratzen duzunarekin

Aurreko post-etan gure “bipuntuzeroko abenturetan” parte-hartzea lortzearen zailtasunari eta garrantziari buruz mintzatu izan gara. Niri blog honetan gertatzen zaidan bezala, iruzkinik ez izatea ilusioa galtzeko modukoa bada ere, negatiboak izatea txarragoa izan daiteke. Izan ere, hautatzeko aukera izanik, askok lehendabiziko aukera nahiago dute (dugu?).

Instituzio bezala (enpresa, liburutegiak, etab.), zeharkako, protokolozko, inpertsonal, ikasitako, formal, etab. eratako komunikaziora ohituta gaude. Ondorioz, bloga, prentsa oharren agentzia gisa erabiltzen dugu. Honela, eredu mental honen pean, parte-hartzea ez da beti desiragarria (arazo iturri baita iruzkin negatiboen beldur adibidez) eta ondorioz kontraesan baten aurrean aurkitzen gara, izan ere, aplikazio sozial bat martxan jartzen denbora ugari eman ondoren besteon parte-hartzea beldur askorekin begiratzen baitugu.

Beraz, web sozialaren aldeko apustua egiten baduzu, onartu beharko duzu dena ez dela larrosa kolorekoa izango eta iruzkin horiek erantzuteko “prestatu” beharko zara (zure blogean edota beste web orri batean gertatzen badira ere). Aspaldi, Jeremiah Owyang-en oinarrituta (http://www.web-strategist.com/blog/), blogosferako elkarrizketaren lehendabiziko urratsak bideratu nahi dituen jarduera eskema irudikatu genuen. Hemen uzten dut erabili edota aberastu nahi baduzue.

Oharra: honako diagrama  abiapuntua da, inola ere ez web-ean ekintzazko prozesu finko eta aldaezina.

(David Sánchez-Bote; Unai Cuevas-ek euskaratua)

Anuncios

2 noviembre 2010 at 1:04 PM Deja un comentario

“Irakurketa udalerrian: erronkak eta etorkizuna”

Datorren irailaren 27an eta 28an Ermuan egingo dira. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Ermuako Udal Liburutegiak antolatuta, “Irakurketa udalerrian: erronkak eta etorkizuna” izenburupean, datorren irailaren 27 eta 28an irakurketari buruzko jardunaldiak antolatu dira Lobiano Kultur Gunean. Udal liburutegietako langileentzat, irakaskuntza zentro publiko zein pribatuetako irakasle, kudeatzaile eta liburuzainentzat, Hezkuntza Zientzien ikasleentzat edota interes berezia daukaten beste kolektibo profesionalentzat antolatutako lansaio honetan hainbat profesionalek hartuko dute parte.

  • Behin-behineko egitaraua Deskargatu (pdf, 84 Kb)
  • 30 julio 2010 at 3:33 PM 1 comentario

    Euskadiko liburutegien mapa

    Denon artean Euskadiko liburutegien mapa osatzen ari gara. Beraz, zuen liburutegiaren helbidea eta deskripzioa mapan jartzeko aukera daukazue. Pausoak:

     1)       Sartu hurrengo helbide honetan:

    http://liburutegiak.wikispaces.com/Mapa+de+bibliotecas+de+Euskadi

     2)       Bilatu zuen herria eta liburutegiaren kalea

    3)       Hartu ikur marka eta kokatu mapan

    4)       Osatu fitxa, zenbat eta xehetasun gehiago gehitu hobeto, adibidez: wifi badaukazue, portatilen mailegua, eta abar.  

    Beste aldetik,  jardunbide egokiak atala ere osatu dugu wiki-an, horrek zuen proiekturako ideiak hartzeko balio dizue, eta denon artean ere osatzea proposatzen dizuegu.  Helbidea:

     http://liburutegiak.wikispaces.com/Buenas+pr%C3%A1cticas

    Horelako informazioa normalean Irakurketa sareko facebook-eko horman jartzen dugu, denok jakinaren gainean izateko eta denon artean gauzak komentatzeko.

    10 mayo 2010 at 1:09 PM Deja un comentario

    Kzliburutegi@rekin: aurretiko pausoak

    Gutxi barru, udal liburuzainentzako prestakuntza digital aurreratuaren planari hasiera emango diogu. Hau dela eta, Euskadiko 96 udalerritan banatutako liburutegi sareko 240 profesionalek parte hartuko dugun egitasmo honetan arreta jarriko dugu.

    Ikastaroak hasi aurretiko pauso batzuk azalduko dizkizuet:

    1. Blog hau prestakuntza prozesuan parte hartuko dutenen arteko komunikazio- kanala izango da. Edukiak eranitsiko dira eta guztiek parte hartzeko aukera izango duzue iruzkinak eginez blogaren sarreretan.
    2. Proiektuaren logoa eta izena identifikatu: Kzliburutegiarekin, liburutegiarekin konekta zaitez.
    3. Prestakuntza proiektu zabalago baten lehendabiziko pausoa izango da, EIGP egitasmoen parte dena, eta zeinen oinarrizko helburua liburutegiak hiritartasunarekin elkartzea den. Beti ere, parte-hartzearen ikuspegia hartuta, sare soziala edota 2.0 bezala ezagutzen dugunarekin bat etorriz.
    4. Planaren lehen eta bigarren mailako ikastaroei dagokien programazioa eta iraupena badago esekita jada.
    5. Taldeak osatzen diren bezain laster, prestakuntzaren lekua eta ordutegia jakinaraziko zaizue.

    Askorentzat, sare sozialen eta 2.0 tresnetako hastapena eta hurbilpena izango dira ikastaro hauek. Ikastaro eta erritmo ezberdinak egongo dira, baina guztion artean zalantza eta kontzeptuak argitzeko aukera emango digan ikaskuntza-komunitatea osatuko dugu. Azken finean, helburu berdinaren bila aurrera egingo dugu: kzliburutegiarekin.

    Momentuz, Asier Gallastegiren blogaren bitartez ezagutu nuen bideo hau uzten dizuet, 2.0 kontzepturako aldaketak suposatzen duena erakusten diguna.

    1 febrero 2010 at 5:45 PM 2 comentarios

    Prestakuntza digital aurreratua: lehengo maila

    Ikastaroak, Euskadiko on-line Sareko parte diren udal liburuzainei zuzenduta daude. Liburutegi berberean lan egiten duen profesional orok parte har dezake, izan ere, ikastaro ezberdinak egongo dira, ordutegi ezberdinarekin.

     Dakizuenez, Euskadiko KZgune sarean emango dira ikastaroak, beti ere, zuen liburutegitik hurbil dagoen zentro baten. Udalerria, izena eman duten ikasle kopuruaren eta hauen jatorriaren arabera erabakiko da.

     Datuak babesteko legearekin zerikusia duten arrazoiengatik eta ikastaroetan izena emateko orduan izapideak errazteko asmoz, lehenik eta behin zuen etxebizitza edota lantokitik hurbilen dagoen kzgunean bazkide giza alta eman beharko duzue.

     Behin bazkide izanik, helbide honetara jo eta ikastaroetan izena emateko imprimakia bete dezakezue:

    Udal liburuzainei zuzendatuko prestakuntza-plan digital aurreratura inskripzioa

     Ikastaroak eta prestakuntzen ordutegiak ikusteko honako estekan begiratu dezakezue:

     Prestakuntza ibilbidearen diseinua

     Prestakuntza-plan honen gainean aldaketarik balego unean uneko informazioa jasoko duzue.

    22 diciembre 2009 at 10:49 AM Deja un comentario

    Udal liburuzainei zuzendutako prestakuntza-plan digital aurreratua

    Teknologien garapenak liburutegietako profesionalen eguneroko lanarekin duen harreman estuak birziklatze iraunkorra eskatzen du, langile hauek euren eguneroko zereginetan beharrezkoak dituzten gaitasunak eskura ditzaten.

    Liburutegi Zerbitzuak zuzendu eta koordinatutako prestakuntza-plan hau, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak gidatutako Euskadi Informazio Gizartean Planaren barruan landu da, eta udal liburuzainen kolektiboarentzako egundoko aukera osatzen du.

    Prestakuntza-plan hau berri emateko, abenduaren 16an, Miramongo Teknologi Parkean, jardunaldia ospatuko da.

    Eusko Jaurlaritza kultura saila Euskadi Informazio Gizartean Planaren
    Jardunaldiaren egitaraua (pdf)
    Prestakuntza ibilbidearen diseinua
    Jardunaldirako izena eman

    3 diciembre 2009 at 1:40 PM 3 comentarios

    Nikaragua: Munduko paisaiak, Sanz Enea liburutegian

    Literatur solaldia (abenduaren 17an)

    La biblioteca ha organizado unas jornadas sobre Nicaragua

    Nikaragua hobeto ezagutzeko irakurketa gida

    Egitarua:

    1 diciembre 2009 at 11:54 AM Deja un comentario

    Entradas antiguas


    Egutegia / Calendario

    octubre 2017
    L M X J V S D
    « Feb    
     1
    2345678
    9101112131415
    16171819202122
    23242526272829
    3031  

    Twitter

    Translate this blog

    Erlazionatuta proeiktuak / Proyectos relacionados

    Archivo del blog

    Feeds

    Argazkiak / Fotos

    EIPS/RLPE en Facebook