Posts filed under ‘prestakuntza’

Kzliburutegi@rekin proiektua

Kzliburutegi@rekin prestakuntza planaren barruan aurreikusten zen bigarren maila bukatu eta gero, ikastaroetara joan diren guztiek proiektu bat aurkeztu behar zutela.
Proiektu honen helburua, aurreko post-ean azaltzen zen moduan, prestakuntzaren ibilbidean ikusitako tresna ezberdinak erabiltzen ikastea da.
Parte hartu duten hainbat liburutegik proketua bidali dute jada, eta David Sánchez Bote-k erantzun die aurkeztutako memoria egokia den edota aldaketarik behar duen.
Uda garaian murgildurik gaude eta pixkanaka-pixkanaka oporrak hartuko ditugu, eta gurekin batera proiektuak ere bai.
Honela, aurkeztutako proiektuen hasiera irailerako utziko dugu. Soilik, kontuan hartzeko gai batzuk:
1. David Sánchez Bote-ren tutoretza mantenduko dugu
2. Proiektuen garapenean aurkitzen ditugun zalantza orori irtenbidea bilatzeko laguntza teknikoa izango dugu.
3. Hirugarren mailako prestakuntzara pasatu ahal izateko ezinbestekoa izango da proiektuaren fitxa eta baliozkotzea izatea.
Atsedena J hartzeko garaia heldu denez, irailean, indarberritu ostean, Kzliburutegi@rekin proiektua berrartuko dugu.

Gogoratu, wiki-a eta blog-a proiektua eta ikastaroen gaineko komunikazioetarako oinarrizko tresnak direla. Ondo pasa oporretan!!! J

Anuncios

27 julio 2010 at 1:42 PM Deja un comentario

Learning by doing: Kzliburutegi@rekin-erako proiektua prestatzen

Maiatzaren bukaeran, kzliburutegi@rekin, udal liburuzainentzako prestakuntza aurreratu digitalaren bigarren zikloa itxi zen.

Landu ditugun bi moduluetan, gure liburutegietako lanerako probetxu handikoak izan daitezkeen tresna ezberdinak ikusi eta erabili ditugu.

Gogoratzen duzuen modura, prestakuntza plan honen helburua liburutegi publikoetako profesionales trebakuntza lortzea da. Gaitasun digitaletan trebakuntza lortzea, honen bidez Internet-en editatu eta publikatu ahal izateko, honela gure liburutegiak Internet-en zein sare sozialetan kokatu ahal izateko.

Orain, urrats bat aurrera emango dugu eta teoriatik praktikara pasatuko gara, dakizuenez, learning by doing (eginez ikasi). Honela, prestkuntza planean parte hartu duen bakoitzak proiektu bat aurkeztu beharko du. Lehendabiziko fase honetan proiektuaren deskribapena eskatzen dizuegu soilik, honen gauzatzea ondorengo etapetan etorriko baita.

Proiektua bakarka edota taldeka egin daiteke, pertsonak ezberdinek edota liburutegi ezberdinek osatuta. Ikuspegiari dagokionez, liburutegia parte den komunitateari zuzenduta egon daiteke, edota orokorrean lanbideari zuzenduta –araudia, prozesuen hobekuntza, etab.-

Gaiari helduz, bururatu ahal zaizkigun banakako ekintzez gain, beti ere gure eremuarekin harremana izanik, honako gai-multzoak proposatzen dizkizuegu:

 -Euskara sare sozialetan

-Ahozko tradizioa

-Geolokalizazioa-azpiegiturak, udalerriarentzako intereseko datuak, etb.-

-Katalogazio bibliografikoa

 Proiektua datorren ekainaren 17a baino lehen aurkeztu beharko da, izan ere ekainaren 18an proiektuen ebaluazioari ekingo baitzaio.

Proiektuaren aurreneko fase honen koordinatzailea  David Sánchez Bote  izango da www.liburutegiak.wikispaces.com bidez.

7 junio 2010 at 12:20 PM 5 comentarios

Euskadiko liburutegien mapa

Denon artean Euskadiko liburutegien mapa osatzen ari gara. Beraz, zuen liburutegiaren helbidea eta deskripzioa mapan jartzeko aukera daukazue. Pausoak:

 1)       Sartu hurrengo helbide honetan:

http://liburutegiak.wikispaces.com/Mapa+de+bibliotecas+de+Euskadi

 2)       Bilatu zuen herria eta liburutegiaren kalea

3)       Hartu ikur marka eta kokatu mapan

4)       Osatu fitxa, zenbat eta xehetasun gehiago gehitu hobeto, adibidez: wifi badaukazue, portatilen mailegua, eta abar.  

Beste aldetik,  jardunbide egokiak atala ere osatu dugu wiki-an, horrek zuen proiekturako ideiak hartzeko balio dizue, eta denon artean ere osatzea proposatzen dizuegu.  Helbidea:

 http://liburutegiak.wikispaces.com/Buenas+pr%C3%A1cticas

Horelako informazioa normalean Irakurketa sareko facebook-eko horman jartzen dugu, denok jakinaren gainean izateko eta denon artean gauzak komentatzeko.

10 mayo 2010 at 1:09 PM Deja un comentario

Kzliburutegi@rekin: prestakuntzaren bigarren zikloa

Etenaldi labur baten ondoren, eta aste santuko oporren ostean, lanari eta gure eguneroko eginkizunei aurre egingo diegu. Horien artean, udal liburuzainentzako prestakuntza digital aurreratuaren plana dugu.

Aste honetan prestakuntza plan honen bigarren zikloari dagozkion ikastaroei hasiera emango zaie, aurretik jarritako epe eta helburuak betez. Interesdunei bidali zaie ikastaroen eta ordutegien zerrenda bidali zaie dagoeneko.

Bestalde, lehenengo zikloko tutorialak kzguneko web-orrian mantenduko ditugu, ikastaroak egin dituzuenok berrikusteko aukera izan dezazuen eta egin ez dituzuenok, zuen kabuz egiteko aukera izan dezazuen. Ez ahaztu, gainera, zalantzak argitzeko guztiok osatzen dugun, ikasteko komunitate birtuala. Zentroen eta ordutegien gaineko informazioa jarraitzeko edota bigarren zikloko tutorialak berrikusteko, kzguneko  “Kzliburutegi@rekin: udal liburuzainentzako prestakuntza” atalean sar zaitezkete.

12 abril 2010 at 4:05 PM Deja un comentario

Kzliburutegiarekin: hitzaldiak

KZLiburutegiarekin, Udal Liburuzainentzako Prestakuntza Digital Aurretatuaren lehen mailako azken ikastaroa–“Hitzaldiak” delakoa-, honakoari dagokiola informatzen dizuegu:

–         “Reutilización y licencias libres, hacia una Administración Pública Abierta” izenburuko Berrikuntza Publikoari buruzko Mintegia, Jorge Campanillas eta Javier de la Cueva hizlari gisa izango dituena.

Honetan, Administrazio Publikoaren arloan berrerabilpenaren arautegia birpasatuko dugu, bere garrantzia, aplikazioa eta lizentziamendua. Lizentzia libreak defendatuko dira erabiltzaileari informazio berrerabilpena uzten diotelako.

Hitzaldia Lakua II-ko Areto Nagusian emitituko da, 15:00etik 16:45etara, eta zuzenean jarraitu ahal izango da Irekia Atalean. Egun berean edota beste momentu baten aurrez grabaturik ikusteko aukera egongo da baita ere, atari berdinetik konektatuz.

–         Javier Leivak, apirilaren 14an, Eibarko Liburutegian, emango duen “La Web Social en la Estrategia Comunicativa Global de la Biblioteca” izeneko Prestakuntza Tailerra.

Ondorioz, egutegian, “hitzaldiak” izenburuko atalerako jarritako egun eta ordutegian ez da beharrezkoa izango KZgunera hurbiltzea.

16 marzo 2010 at 5:02 PM 2 comentarios

Kzliburutegi@rekin: prestakuntza tailerra

Kzliburutegi@rekin, udal liburuzainentzako prestakuntza plan digital aurerratuaren lehen mailari amaiera emateko honako tailerra antolatu da: “web soziala liburutegiaren komunikazio estrategia globalean”. Honen xedea, prestakuntza ikastaroetan parte hartu dutenek, IKT-en bidez liburutegi eta erabiltzaileen arteko erlazioa hobetzeko gaitasunak eta estrategiak ikas ditzatela da.

Javier Leivak emango du tailerra, eta Eibarko liburutegian izango da, apirilaren 14an.

Tailerraren egitaraua

Kulturklik agendan begiratu

9 marzo 2010 at 6:07 PM 2 comentarios

Aldaketa Ikastaroen programazioan: lehenengo Flickr eta gero Jaycut

Bideoen on-line ediziorako den Jaycut (http://jaycut.com/) tresna eguneratzen dagoenez, momento honetan ez dago erabiltzaileentzako erabilgarri. Bere web orrialdeko “What´s up on Jaycut” atalean azaltzen dutenez, tresna ez da erabilgarri egongo martxoko lehen hamabostaldira arte.

Planifikatu dugun prestakuntza ibilbidean, martxoaren amaierarako, Jaycut ikastaroa dugu (Eduki multimedia sortu-Lehenengo Maila), aipatu dugun tresna honetan oinarritua.

Beraz, gurekin zerikusirik ez duten zergatien ondorioz ezin izango dugu prestakuntza hau eman. Honela, Jaycut-ek bere tresna eguneratu eta publiko egin arte zain geratzen gara, ikastaroa aldatu eta zuen esku jartzeko asmoz. Jaycut-ek bere konpromisoa betetzen baldin badu, eduki honen prestakuntza bigarren mailako ikastaroko datetan sartu genezake.

Hutsunea betetzeko, hurrengo mailan sartuta dagoen flickr ikastaroa emango dugu, Jaycut maiatzerako martxan egoteko zain.

26 febrero 2010 at 5:10 PM Deja un comentario

Entradas antiguas


Egutegia / Calendario

octubre 2017
L M X J V S D
« Feb    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

Twitter

Translate this blog

Erlazionatuta proeiktuak / Proyectos relacionados

Archivo del blog

Feeds

Argazkiak / Fotos

EIPS/RLPE en Facebook